Adimen artifizialaren eragina kazetaritzan

Jardunaldia
event Abenduak 11, 9:30–13:00
place Bizkaia Aretoa, Bilbo

Komunikabideen eginkizuna, gizartea informatzea ez ezik, herritarren alfabetatze mediatikoa sustatzea ere bada, desinformazioaren kontrako borrokaren zutabe garrantzitsu bat baita. Inoiz ez da izan hain garrantzitsua. Izan ere, adimen artifizialaren eztandak eztabaida etiko eta praktiko erabakigarria piztu du albisteak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko prozesuen inguruan, eta komunikabideek ahalik eta seriotasun eta ardura handienaz jorratu behar dute auzi hori.

Gaiaren garrantziaz jabetuta, gogoeta eta egokitzapen garaiotan, BERRIAk adimen artifiziala erabiltzeko berariazko irizpide deontologikoen dekalogo bat sortu eta formalizatu du, eta gaia sakontasunez jorratzeko jardunaldi honetara gonbidatu nahi zaitu.

Eman izena

Egitaraua

  • 9:30 - 9:45 — Harrera

  • 9:45 - 10:00 — Sarrera eta ongietorria.

  • 10:00 - 11:00 —

    Patricia Venturaren hitzaldia.

    Patricia Ventura Pocinok Hedabideen Arloko, Komunikazioko eta Kulturako doktoretza egina du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hain zuzen ere, doktoretzako aparteko saria eskuratu zuen bere ikerlanagatik: lan horretan, komunikazio ekosistema digitala aztertzen du, eta oinarri zientifikoak dituen marko bat proposatu adimen artifiziala arduraz txertatzeko komunikabideetan. Ética, inteligencia artificial y comunicación: el factor humano en la era de la mediación algorítmica liburuaren egilea ere bada (Etika, adimen artifiziala eta komunikazioa: giza faktorea algoritmoen bitartekaritzaren garaian).


    Inteligencia artificial, ética y comunicación: el periodismo en la era de la mediación algorítmica (Adimen artifiziala, etika eta komunikazioa: kazetaritza algoritmoen garaian). Oharra: Euskarazko aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.

  • 11:00 - 11:30 —

    Aaron Casanovaren hitzaldia.

    Aaron Casanova aholkularia da FT Strategies enpresan, eta eskarmentua du mundu osoko bezeroei laguntzen hala adimen artifiziala ezartzeko prozesuetan nola irakurleen diru sarrerei lotutako estrategien arloan. Komunikabideen industriako bezero ugarirekin lan egin du, mundu zabalean erreferentziazkoak diren irratigintzako aitzindarietatik hasi eta tokiko hedabide natibo digitaletaraino. Ekitaldiak antolatzen aritua ere bada, eskala handiko komunikabideen konferentzien ekoizpena zuzendu baitu, bai Londresen eta bai Kuala Lumpurren. PwC etxean lan egindakoa da, halaber, eta Londresko King's Collegen ikasitakoa.


    AI in news publishing: the power of journalism in the digital age (Adimen artifiziala albiste argitalpenean: kazetaritzaren boterea aro digitalean). Oharra: Euskarazko aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.

  • 11:30 - 12:00 — Atsedena

  • 12:00 - 12:45 — Mahai ingurua: Hedabideak adimen artifizialaren aurrean: erronkak, aukerak eta arriskuak.

    • Julen Orbegozo. EHUko irakaslea eta Gureiker taldeko ikerlaria.
    • Eider Goenaga. BERRIAko zuzendariordea.
    • Miren Berasategi. Komunikazioan doktorea, irakaslea eta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean.
    • GIDARIA: Jon O. Urain. BERRIAko editorea

Hizlariak

Patricia Ventura

Patricia Ventura

Adimen artifiziala, etika eta komunikazioan aditua.

Aaron Casanova

Aaron Casanova

Aholkularia, FT Strategies (Financial Times).

Miren Berasategi

Miren Berasategi

Komunikazioan doktorea, irakaslea eta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean.

Julen Orbegozo

Julen Orbegozo

EHUko irakaslea eta Gureiker taldeko ikerlaria.

Eider Goenaga

Eider Goenaga

BERRIAko zuzendariordea.

Izen ematea