BERRIAREN 100 HARPIDETZA DOAN BILBON


 


BERRIAk eta HOR DAGO ABANTE konpartsak, elkarlanean, BERRIAren harpidetza kanpaina bat abiatu dute Bilbon, euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta BERRIAren zabalkundean eragiteko asmoarekin.

Izena emateko epea amaitu da.



 

Bilbon euskaraz bizitzea da Hor Dago Abante! konpartsaren helburua, batez ere jaietan: San Tomas, aratusteak, Aste Nagusia eta bestelakoak. Halaber, ondo pasatzeaz gainera, konpartsak ekarpena egin gura die herri jaien mugimenduari, euskalgintzari eta euskarazko komunikabideei, Marijaia bidelagun. Jaiez gozatu, euskaraz bizi, herri jaiak defendatu eta BERRIA eta enparauko komunikabideak babestu nahi badituzu, zure lekua da Hor Dago Abante!.

 

BERRIAren eginkizuna, herri ekimeneko komunikabidea izanik, euskaraz informatzea eta irakurle berriengana heltzea ez ezik herrigintzan ari direnekin lankidetzan aritzea ere bada.

 

Elkarlan horretatik sortu da kanpaina hau. Abenduaren 2an hasi eta 16an amaituko da, eta Bilbon BERRIAren asteburuko 100 harpidetza banatuko dira 6 hilabeterako, doan.

 

Harpidetza kopurua baino interesatu gehiago baldin badaude, zozketa egingo da eskatzaileen artean, kanpaina amaitzean.